Berri musikalak

Hau eguneratu gabe denbora daramadan arren, bada garaia berri musikal edo jakinmin musikalak eguneratzeko. Gaurkoan espazio hau Obrint Pas taldeari eskeiniko diot. Datozen asteburuetan eta udako hilabeteetan hainbatetan izango ditugulako Euskal Herritik eta gustuko dudalako Valentziar talde honen musika.

Esan bezala, Valentziako musika talde bat da eta bere musikak hardcore punk,ska eta rokaren nahasteak ditu. Taldeak musika tresna eta melodia tradizionalak mantentzen ditu hala nola, Dultzaina edo "Valentziako Gaita". Taldeko musika tresna bereizgarriena izanik.

Bere hitzek eta kantek, gai desberdinak jorratzen dituzte baina batez ere, gizarte salatzea, herrien arteko eskuhartzea eta kulturaren eta hizkuntzaren nortasunaren defentsa izaten dira gai nagusiak. Gai antifaxistak eta arrazakeriaren kontrakoak ere jorratzen dituzte.

Estatu mailan zein nazioarteko mailan arrakasta handi lortu izan du lagun arteko talde moduan 1993.urtean hasi zen musika talde hau.

Euskal Herrian emango dituzten hurrengo kontzertuak hauek dira:

- Ortuella (Bizkaia) 2012.5.19
- Igorre(Bizkaia) 2012.6.16
- Barakaldo (Bizkaia) 2012.7.19
- Gasteiz (Araba) 2012.8.6
- Baiona (Lapurdi) 2012.8.14

Besterik gabe emen utziko dizkizuet haien azken diskoko gustuko ditudan abestiak eta aurreko batzuenak ere!! Disfrutauu!

CORATGE


DEL SUD (Zuzenean)



LA FLAMA


_________________________________________________________________________________
Datorren martxoaren 23an Ostirala eta 24an Larunbata Arriaga antzokian izango dugu Kepa junkera euskadiko orkesta sinfonikoarekin batera.

Arriagako web orriak honakoa azaltzen digu:

Euskadiko Orkestrak KlasikAT ekimenaren edizio berria aurkezten digu. Horren bidez, Orkestrak eskaintza beste ikus-entzule batzuengana zabaldu nahi du, musika klasikotik urrunduta dauden errepertorioak landuta. Xede horrekin, Orkestraren potentziala kasuan kasuko musika-esparruan nabarmentzen diren artista ospetsuen potentzialari lotzen zaio.

Michel Camilo jazz latinoaren piano-jotzailearekin izandako esperientziaren ostean, oraingoan Kepa Junkera trikitilari eta konpositoreak, Euskadiko Orkestrarekin eta pianoak, bateriak, txalapartak eta panderoak osatutako ohiko taldearekin batera, errepertorioko lan oso ezagunak interpretatuko ditu, Fréderic Manoukianen taldeko kideek egindako moldaketekin. Kontzertuen zuzendaria Enrique Ugarte izango da, aurretik ere Orkestrarekin zenbait aldiz lankidetzan aritu dena.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario